Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kulturen arteko erlazioa eta harremana, gai hori izanen da azaroko azken ostiraletan eginen den tailer baten ardatza. Gurasoei zuzendutako ikastaroa hilaren 11n, 18an eta 25ean izanen da, 9:30etik 11:00etara. Ana Beaumont izanen da tailerra gidatuko duena. Burunda mendebaldeko oinarrizko gizarte zerbitzuen mankomunitateko prebentzio arloak Altsasuko Kangu ludotekarekin batera antolatu du aipatu tailerra. Azken horren egoitzan eginen da. Izen emateaAzaroaren 10ean despedituko da. Horretarako Kangu ludotekara (948 467 471) edo oinarrizko gizarte zerbitzuetara (948 467 662) jo.