Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Topagunea, euskara elkarteen federazioko zuzendaritzako kide diren Iker Martinez de Lagos, Rosa Ramos eta Oskar Zapatak "Oinarriparrak" ponentziaren aurkezpena egin zuten Iruñean aurreko ostiralean. Euskara elkarteen mugimenduaren historia, bilakaera, gaur eguneko egoera eta hurrengo urteetarako erronkak azaldu zituzten bertan. Topaguneko kideek ondoko lan lerroak argi eta garbi nabarmendu zituzten: "euskaldun antolatuen gizarte mugimendua gara", "erronkei batera eta batuta egin nahi diegu aurre", eta "hizkuntza komunitatea osasuntsua sortu, trinkotu eta elikatzea da gure egitekoa". Aurkezpenera 35 lagun azaldu ziren, haien artean euskalgintzako kideak, alderdi politiko, sindikatuetako eta hainbat erakundetako ordezkariak. TopaguneaAizpea eta Kima euskara taldeak eta Bierrik fundazioa dira federazioko kide.