Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
EHE: "Herri euskaldunaren zapalkuntzaren mugak eta hizkuntza paisaia kolorez zipriztindu nahi ditugu"Asimilazioaren aurrean, ezabatu eta euskaraz bizi! kanpainari ekin dio Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak, orain arte egiten zuen Ezabaketa Asteari berritu bat emanez. EHE-n arabera, Euskal Herriko paisaia linguistikoa erabat arrotza da oraindik. Hori horrela izanik, Ezabatu eta euskaraz bizi ekimena paisaia horri buelta emateko sortu dute. "Dagozkigun eskubideak aldarrikatzeko ez dugu gauaren babesik behar. Irria eta lanerako arropak soinean hartu eta inposatzen diguten paisaia linguistiko erdalduna iraultzeko deia zabaldu nahi dugu gaurkoan". EHE-ren ikurra ahalik eta toki gehienetan marrazteko deia egin dute, "euskaraz bizitzeko bidea egiteko prest gaudela adierazteko". Etxarri Aranatz eta Altsasuko EHEko taldeek hurrengo asteetarako ari dira ekimenak prestatzen.