Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero bezala, aurten ere, Sakanako mendizale elkarteak bilera antolatu du. Batzarra Lakuntzako elkartean izango da, bihar, arratsaldeko 19:00etan. Bileran heldu den urteko egutegia zehaztuko dute, horretarako garrantzitsuena jendeak ideiak eramatea da, denen proposamenak kontutan hartu eta guztien artean eztabaidatu ahal izateko. Elkartetik nahi duen guztiak parte hartu dezan animatu dute.Errioxara irteeraHeldu den iganderako berriz, hilak 13, irteera antolatu dute Errioxara. Mendizaleen helburua batetik han bertan buelta bat ematea da eta bestetik bertako upategi batean bazkaltzea. Ibilaldia Anguianotik Badaranera izango da. Bueltaren ondoren, gosea eginda, upategi bat bisitatu eta bertan bazkaltzeko aukera izango da.Bertara joateko autobusa jarriko da, Irurtzundik 07:00etan aterata eta herriz herri izena eman duten guztiak jasotzen joango da. Izena emateko 636827166 telefonora hots egin behar da. Gogorarazten da, izena emateko azken eguna azaroaren 8a, asteartea, izango dela.