Denboraldiko azken lasterketa

Guaixe 2011ko azaroaren 4a

Biharko hitzordua oso berezia izango da autoen jarraitzaileendako. Izan ere, Donostiako XIII Rallya denboraldi honetan jokatuko den azkena izango da. Goizeko 12:00etan hasiko dira probak eta bertan Sakanako hainbat parte hartzaile izango dira, Joseba Aldaz Iker Askargorta kopilotuaren laguntzarekin Peugeot 205 autoarekin, Garikoitz Goñi eta Iker Beunza Renault 11 Turboarekin, Ion Mikel Oderiz eta Joseba Ibarra Renault Clio 16v-arekin eta Egoitz Koroso Iñaki Gastaminza olaztiarraren laguntzarekin Renault Clio Sport-arekin.Lasterketak 2 tanda izango ditu. Goizekoan, parte hartzaileek Jaizkibel (11,10 km), Castillo del Ingles (14,93 km) eta Zizurkil (18,12 km) igo beharko dituzte. Arratsaldekoan, 16:00etan hasiko dena, atzera berriro ere, Jaizkibel eta Castillo del Ingles igoko dute, baina hirugarren igoera Andatzarratera izango da (12,45 km). Horrela guztira 82,63 km osatu arte.Esan bezala, lasterketa hau garrantzitsua izango da denboraldiko azken lasterketa izango delako, baina baita Nafarroako eta Euskal Herriko txapelketetarako puntuagarria izango dela ere. Beraz, gureek gogor egin beharko dute lan ahalik eta postu onenak lortzeko.