Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bai, ia guztiek ikusi duzue zine estudio honen pelikularen bat, ta guzti guztiek zihur estudioaren sortzailearen marrazkiren bat. Zihur! Sortzailearen izena, Hayao Miyazaki, bere lagun Isao Takahatarekin... ez? oraindik ez?Ba bere lanak izan dira beste askoren artean Sherlock Holmes, Heidi, Marco edo "Ana de las tejas verdes" telebista marrazki bizidunak. Pelikulen artean Totoro, Lupin III, Porco Rosso, Mononoke printzesa edo Chihiroren bidaia ditugu famatuenak. Orain? bai, suposatzen dut orain zertxobait ezagunagoa egingo zaizuela, bai bera eta bai bere lana!Studio Ghibli 1985 urtean jaio zen empresa gisa. Hayao Miyazakik bere kabuz buruan zituen lanak nahi zuen moduan lantzeko sortu zuen bere lagun Isaorekin. Japoniako Disney moduan ere ezaguna da berez normalean haurrentzako filmeak eta liburuak egiten dituztelako eta estilo okzidentala erabiltzen dutelako askotan pelikulak egiterakoan. Hau Miyazakirentzak ikaragarrizko laudorioa da, berez betidanik mirestu izan duelako Disney empresa.Ala ere, Miyazaki marxista konbenzitua izan da dembora luzez eta bere lan zaharretan normalean argia da langileei ematen dien boterea. Klase sozial bezala garrantzi haundia ematen die beti. Adibidez kutxu politko hau oso argia da Porco Rosso pelikula beliko zoragarrian edo ta "Laputa: un castillo en el cielo".Gaur egun ordea bere burua pazifista eta ekologista bezala aurkezten du eta egia da azkeneko pelikulek mezu hau bidaltzen dutela oso garbi. Mononoke printzesa adibidez, ikusten da nola gizartearen industrializazioak natura suntxitzen duen. Ghibli estudioaren barruan ere haurrentzako zuzendutako mezu goxo ta xamurra lantzen da normalean, balore garbi eta politez inguratuta. Baina ama lurraren errepresentazio garbia ikusteko, obe duzue Totoro ikustea, zoragarria benetan.Ghibli estudioei askotan leporatu zaie (japoniako kritikak noski) pelikulak europan ta estatu batuetan ikusteko egokituak egiten dituztela eta ez duela japoniako kulturan ohinarritutako pentxamoldea mantentzen. Honen errua bere pelikuletan normalean emakumeek erakusten duten pertsonalitate indartxuak izan daiteke. Berez hau japoniako ohituren aurka doa non emakumea apal eta adeitsu izateko trebatzen da umea denetik. Baina badirudi Miyazakiren amak zuen izaera sendoak asko markatu zuela Miyazaki eta berak ez ditu emakumeak modu klasikoan ikusten. Mononoke printzesa gomendatzen dizuet bere ezaugarri hau aztertu nahi duzuenentzat.Bukatzeko, bere azkeneko pelikulari buruz hitzegingo dut. "Arrietty y el mundo de los diminutos" pertxonai txikitxo batzuen bizia aurkezten digu. Askori ezaguna egingo zaizue telebistako marrazki bizidun haiek, "los diminutos". Ba pelikula hau pertxonai horietan ohinarritzen da baina ez seriean. Bertan haur gaixo baten bizia izaki berri hauek aurkitzean nola aldatzen den deskribatzen da. Miyazaki oso trebea da ezagunak ditugun historioak eraldatzen. Aurretik berdin egin zuen lamiekin bere PONYO pelikulan. Naiz eta haurrentzako pelikula izan, Arriettyk animazio teknika ikusgarria dauka eta generoa gustoko baduzue, saiatu filmea ikusten, ez zarete damutuko.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.comwww.fanzinemyaku.blogspot.com