Lastailaren 27an Okzitaniako Tolosan Yolanda Barcina Angulo Nafarroako presidenteari hiru tarta bota zizkioten. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduko hiru kide izan ziren tartak bota zituztenak. Nafarroako Gobernuak agintearen kontra egiteagatik salatu zituen eta hilaren 16an hirurak Espainiako Auzitegi Nazionalean deklarattzera deitu dituzte. Horien artean Gorka Ovejero Gamboa arbazuarra dago.