Etxarri 1 - San Ignacio 0. Ultzama 0 - Altsasu 1

Guaixe 2011ko azaroaren 7a

Etxarri 1 - San Ignacio 0Larunbatean botatako euri jasak ezin zuen asko lagundu eta bi taldeei asko kostatu zitzaien partidua jokatzea. Lehen zatian Etxarri San Ignacioren gainetik egon zen eta atsedenaldira markagailuan aurretik jartzeko aukera asko izan zituen. Bigarren zatia Etxarrik lotan hasi zuen eta San Ignaciok markagailuan aurreratzeko aukera garbiak izan zituen, baina ez zuten lortu baloia sarean sartzea. Norgehiagoka berdinketan bukatzear zegoela, etxarriarrek jokaldi on batean partiduko gol bakarra sartu zuten, 3 puntuak lortuz.Ultzama 0 - Altsasu 1Markagailuak oraingo honetan ez zuen partiduaren nondik norakoa islatu. Hasieratik Ultzama partiduaren jaun eta jabe izan zen eta atsedenaldira irabazten iritsi zitekeen, baina Altsasuren jokaldi batek erabaki zuen partidua, Sakanara 3 puntuak ekarriz.Hala ere, aste honetako gure taldeen garaipenek ez dute aldaketa handirik ekarri markagailuetan. Lehena, Betik Onak da 21 punturekin, Etxarri 9. izaten jarraitzen du 13 punturekin eta Altsasu 11. kokatu da 9 punturekin.Hurrengo jardunaldian Etxarrik sailkapenean 2. den Universidad Navarraren kontra jokatuko du eta Altsasuk etxean Lagunak taldea hartuko du.