Ongay lau eta erditik kanpo

Guaixe 2011ko azaroaren 7a

Alberto Ongayk agur esan dio bigarren mailako lau eta erdiko txapelketari. Pilotari satrustegiarrak lan handia egin behar zuen finalean sartzeko aukeraren bat eduki ahal izateko, pasa den astean Mendizabal IIIaren kontrako partidua galdu ondoren. Baina gure pilotariak ez zuen etsi eta itsura oso ona eman zuen 61 minutu eta 295 pilotada eman ziren partiduan. Albisu jaun eta jabe izan zen eta 9 eta 20ko aldearekin egiteko gutxi zeukan satrustegiarrak. Hala ere, partidua 19 eta 22 bukatu zen.Asteburuko partiduen emaitzakOstirala, Beasaingo Antzuola pilotalekua:Gonzalez-Zabaleta 20 / Aritz Lasa-Peñagarikano 22Larunbata, Burlatako Askatasuna pilotalekua:Igoa-Mariñelarena 18 / Odriozola-Salegi 16Igandea, Eibarko Astelena pilotalekua:Titin III-Pascual 22 / Aritz Lasa-Zubieta 15