Reyno de Navarra txapelketa arrakastatsua

Guaixe 2011ko azaroaren 8a

Igandean, Anaitasuna pabilioian soinketa erritmikoaz gozatzeko beste aukera bat izan zen. Oraingo honetan Nafarroan izen handia duen Reyno de Navarra txapelketan parte hartu zuten Espainia osoko 35 talde ikusi ahal izan ziren, guztira 400 neska inguru. Anaitasuna ia lepo bete zen goizetik hasi eta gau arte iraun zuen nesken erakustaldiak ikusi ahal izateko.Goizeko lanetan, Oinarrizko kategorietan Club Natacion Pamplona kimuetan, Cerro haurretan eta Isquiza Sakana kadeteetan izan ziren garaipen lortu zuten taldeak. Arratsaldean berriz, Anaitasuna kimuetan eta lehen mailan, Donosti haurretan, Alaia juniorretan eta Logroño seniorretan izan ziren irabazleak.