Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Garilaren 21az geroztik indarrean daude Lurralde Antolaketa Planak (LAP). Nafarroako Lurralde Estrategian jasotakoa garatzeko balio dute plan horiek. Bost dira eta Sakana Nafarroa Atlantikoa izena duen LAPena sartuta dago. Bost plan horien helburua da lurraldearen erabilera egoki, arrazional eta orekatua ematea. Hori horrela izateko beharrezko antolakuntza eta artikulazio elementu da etorriko diren plan, egitasmo eta bestelako politiketarako erreferentzia dira. LAPen edukien interpretazioa erraztu asmoz, Nafarroako Gobernuak osatutako seminario bat antolatu du. Bost saio izanen dira, plan bakoitzaren eremuan eginen direnak. Sakanari dagokiona gaur egin da Lekunberriko kultur etxean. Han izan dira Sustapen eta Etxebizitza kontseilari Anai Astiz, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza zuzendari nagusi Marie Gomez, baita LAPen zuzendaritza teknikoko eta plana idatzi duen taldeko kideak ere. Planen egitura eta hedadura azaldu ondoren, Nafarroa Atlantikoa hartzen duen planaren edukiak aletuko dituzte. Ondorioen berri eman eta gero, eztabaidarako tartea izan da.