Panorama beltza euskarazko hedabideendako

Guaixe 2011ko azaroaren 9a

Nafarroako euskarazko hedabideek eta Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, salatu dute "beste behin" Euskarabideak murrizketak ezarri dizkiela. Nafarroako Gobernuaren aurtengo aurrekontuaren murrizketak "Euskararen gaineko programak komunikabideetan" kontu-sailari ere eragin dio. Euskarabideak jakinarazi duenez, urriaren 31ra arte justifikatutako gastuak ordaintzeko adina diru badu, baina urteko azken bi hilabeteetarako aurreikusia zuen dirurik ez dago.Euskarabideak esleitutako diru-laguntzak bi epetan ordaintzen ditu. Diru-laguntzaren erdia jakinarazpenarekin batera ematen du, eta beste erdia gastuak justifikatu ondoren. Bigarren ordainketa horretan eginen du murrizketa Euskarabideak. Nafarroako euskarazko hedabideek eta Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, azaldu dutenez, "hedabideok aurretik jasaten ari garen egoera ekonomiko larria areagotzen du". Diru-laguntza kontuan izanik urte guztiko aurreikuspenak eginak dituztela eta "orain, bat-batean, zati bat kentzea lehendik ahula den gure ekonomia-osasuna kolokan uzten du". Eta etorkizunerako asmoek ez dirudite hobeak, Nafarroako Gobernuak aurkeztu duen aurrekontu proposamenean ez baita euskarazko hedabideendako diru-laguntzarik. Norabidea aldatzeaNafarroako euskarazko hedabideek eta Topaguneak komunikabideak ezinbesteko elementutzat jo dituzte euskararen ekosistema mantentzeko, indartzeko eta biziberritzeko. Nafarroako euskarazko prentsako arduradunek lau eskaera egin dituzte. Batetik, jardunari babesa ematea. Bestetik, esleitutako diru-laguntza bere osotasunean ematea exijitu dute. Aldi berean, sektorearekin bildu, egoera aztertu eta etorkizunerako hitzarmen bat lantzea eskatu dute, Nafarroako Parlamentuak 2009an eskatu zuen moduan. Bitartean, heldu den urteko aurrekontuetan euskarazko hedabideendako diru-sail duin bat sartzea eskatu dute. Aurtengo murrizketakBeleixe irratia: %34ko murrizketa.Esan-Erran irratia: %37ko murrizketa.Guaixe aldizkaria: %20ko murrizketa.Mailope aldizkaria: %34ko murrizketa.Pulunpe aldizkaria: %37ko murrizketa.Ttipi-ttapa aldizkaria: %34ko murrizketa.Xorroxin irratia: %33ko murrizketa.