Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak aurrekontuen proiektuan jasota dago. Tuterakoaren pare jartzeko bestelako osagarri batzuk jasoko dituen jakitea falta daNafarroako Gobernuak heldu den urterako aurrekontu proiektua onartu zuen astelehenean. Dokumentuan jasotzen denez, Josefina Arregi zentroarekin kontzertua egiteko 1.085.714 euro bideratuko dira. Sakanako udalek bere garaian jakinarazi zuten Altsasuko eta Tuterako kliniken kontzertuen artean alde ederra zegoela. Izan ere, Erriberakoak ohe kontzertatu bakoitzeko diru kopuru bat jasotzeaz gain, farmazia gasturako eta sendaketa materialetarako diru laguntzak jasotzen ditu. Josefina Arregi zentroak laguntza horiek ere jaso ditzakeen galdetu dugu Osasun Departamentuan eta ez dugu erantzunik jaso. Zentroko kudeatzaile Juan Manuel Vicentek Tuterako kontzertuaren moduko bat izatea nahi luke. Aurrekontuan jasotzen den diru kopuru horretara mugatuko balitz gobernuak hitzarmenerako duen dirua, egungoarekin alderatuta jaitsiera litzateke. Vicentek esan digunez, "egungo kontzertuarekin jasotzen duguna baino %2 gutxiago jasoko genuke. Ohe bakoitzeko 159,78 euro jasotzetik 156,55 euro jasotzera pasako ginateke". Vicente bi aste barru bilduko da Osasun Departamentuarekin klinikarako hitzarmen berria negoziatzeko. Ezin Josefina Arregi zentroaren etorkizuna kolokan jarri du behin baino gehiagotan Osasun Departamentuaren jarrerak. Iazko eta urte hasierako protesta ugarien ondoren, apirilaren 1ean hitzarmena sinatu zen. Klinikak dituen 21 oheak hitzartu ziren. 2014ko abenduaren 31ra arte iraun behar zuen eta 4.898.854 euroko poltsa zuen. Zentroko kudeatzaileek, langileek eta udalek kopuru hori ez zela nahikoa esan zuten hasieratik.Lastailaren 6an zentroko arduradunek jakin zuten Osasun Departamentuak klinikaren kontzertua 21 ohetik 6ra pasatuko zuela. Langileen, herritarren eta udalaren presioaren ondoren departamentuak iritziz aldatu zuen: 2012tik aurrera Josefina Arregiren kontzertua Osasun Mentalen ardura izatetik Arreta Espezializatuetara pasako zela eta, gutxienez, 19 ohe kontzertatuta liratekeela jakinarazi zuen.