Langabeek gizarte eskubideak zabaltzea eskatu dute

Guaixe 2011ko azaroaren 11

Gizarte zerbitzu publikoak garatzea eskatzeko bihar eguerdian, Iruñeko udaletxe plazan, kontzentrazioa eginen duteBizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako langabeen eta eskubideen aldeko plataformek hiru hiriburutan kontzentrazio bana deitu dute biharko. Langabeziaren aurka,murrizketa sozialei eta enplegu suntsipenari ez. Langabetuak borrokan leloa izanen dute bilkura horiek. Hauteskunde garaian, plataformetatik politikoei dei egin diete haien eskaerak kontutan hartzeko. Langabeziak gazte, emakume eta helduen aurpegia duela salatu zuten, eta jende asko bi urte baino gehiagoko langabezia jasaten ari dela. Aldi berean nabarmendu zuten: "gizarte-bazterketa bizitzeko zorian eta patrikak hutsik utzi dizkigu sortu ez dugun egoera edota arazo baten biktima gara". BideakKrisi egoera honen aurrean "esklabotasun baldintzetan lan egitera behartu nahi" dituztela langileak edo "gizarte prestazioetan murrizketa onartezinak egin ordez" bestelako konponbidea eskatu zuten. Eta proposamen zehatzak eman zituzten. Eraikuntzako hitzarmenak bete eta halakorik egiten ez duten enpresei administrazioen eskaintza publikoetarako puntu negatiboak ematea litzateke bat. Bestetik, langabetuen iritziz "erabateko aldaketa behar da egungo enplegu eta gizarte murrizketa politiketan". Beharrezko jo zuten enplegua sortzea eta banatzea. Horretarako zenbait neurri proposatu zituzten: lanaldiak murriztea, zerbitzu publikoak hobetu eta aparteko ordua eta enplegu-aniztasuna debekatzea. DeitzaileakBerriotxoak (Barakaldo), Aspacu (Azkoitia), Abian (Sakana), Gipuzkoako langabetuen plataforma eta Iruñerriko langabetuon kolektiboak.