Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
NaBaiko parlamentari Nekane Perezek salatu egin du UPNk eta PSNk aurrekontuetatik euskarazko hedabideendako diru-saila kendu izana. "Horrek komunikabide batzuk desagertzea ekar dezake". NaBaiko parlamentariak nabarmendu du neurri horrekin Gobernuak Euskararen Legearen 27. artikulua ez duela betetzen. Perezek bi ekimen martxan jarri ditu, batetik, Iribas kontseilariari bi galdera parlamentarioa: zein dira hedabideek euskara gero eta gehiago eta progresiboki erabiltzeko dauden laguntza ekonomikoko eta materialeko planak? Eta nola bete asmo du Euskararen Legea? Bestetik, Topaguneako ordezkariak parlamentuko lan saio batean azalpenak ematea eskatu du. NaBaiko parlamentariaren iritziz, UPN eta PSN euskararekin eta euskararen alde dauden elkarte eta hedabideendako laguntzekin bukatzeko obsesionatuta daude. Gobernuaren jarrera "tranpatia eta zekena" salatu du. "Gobernuak bere lotsak estali nahi ditu euskara IKTetan sustatzeko diru sailean 45.000 euro eskas igoz, hedabideendako diru-saileko 230.000 euroak kendu eta gero". Orain arteko diru-laguntzekin euskarazko hedabideak juxtu-juxtu bizirauten dutela nabarmendu du. Euskal gizartea ikustezin bihurtzeko saiakeratzat jo du ere.