Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Javier Moscoso eta Maria Chivite hautagai sozialistak gaurkoan Altsasu eta Olatzagutian izan dira. Sakanako "boto aurrerakoia eta ezkerrekoa mobilizatzeko" etorri dira. "Eskualde honetan boto aurrerakoi asko dago. Tradizionalki emaitza onak lortu izan ditugu. Boto progresista PSNren alde bozkatzera animatzen dugu". Hauteskundean bi aukera besterik ez daude Moscosoren iritziz: "eskubidesozial eta zibilak mantentzearen alde eginen ez duen eskuineko gobernu bat; edo ongizate gizartea mantentzeko konpromiso argia duen gobernu aurrerakoi bat". Gaur prentsa nafarrak argitaratu duen inkestetaz galdetuta, Moscosok ezkerreko boto-emaileari parte hartzera dei egin dio. "Nafarroan duela lau urteko emaitza bera lor dezakegu. Hau da, gehiengo aurrerakoi bat lortzea Nafarroan. Espainiara estrapolatuta horrek esan nahiko luke Espainian irabaziko genukeela".