Universidad de Navarra 5 - Etxarri 3. Altsasu 1 - Lagunak 0

Guaixe 2011ko azaroaren 14a

Gol asko sartu ziren larunbateko partiduan. Etxekoak hasieratik norgehiagoka irabaztera atera ziren eta Etxarrik ere ez zuen huts egin nahi izan, baina Universidadesek azken minutuan sartutako golari eske Etxarriren eskuetatik ihes egin zuten jokoan zeuden 3 puntuak.Etxarriarren hurrengo partidua Bidezarraren kontra izango da.Altsasu 1 - Lagunak 0 Partidu nahiko parekatua asteburuan Altsasun jokatu zena. Altsasuk oso itsura ona eman zuen sailkapenean azken postuan dagoen Lagunaken kontra. Partiduko gol bakarra Ramosek sartu zuen lehen zatian bukatzear zegoenean adierazitako penalti batean. Altsasuk hurrengo partidua lehena den Beti Onaken kontra jokatuko du. Garaipen honekin, Altsasuk sailkapenean postu bat igotzea lortu du. Lehena Beti Onak da 24 punturekin, 9. Etxarri 13 punturekine eta Altsasu 10. 12 punturekin.