Tartalariekin elkartasunez

Guaixe 2011ko azaroaren 14a

Larunbatean 45 pertsonek kontzentrazioa egin zuten Etxarri Aranazko plazan. Etzi Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduko hiru kide Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deituak daude eta kontzentrazioa haiei elkartasuna adierazteko egin zen. Desobedientzia zibilaren alde duden guztiei dei egin die Mugitu!-k tartalariei publikoki elkartasuna adierazteko. Mugitu!-k azaldu duenez, "mendebaldean tartena protesta ekintza komiko bat da, apenas ondorio legalik duena, baina gure kasuan politikoki eta mediatikoki kriminalizatzen ari dira".