Indar korrelazioa aldatu eta hitza eta erabakiaren alde, Amaiur

Guaixe 2011ko azaroaren 15a

Aurreko ostiralean Altsasun egin zuen Sakanako ekitaldia. Hainbat hautagai izan ziren hizlari aretoa betean. Sabino Cuadrak parlamenturako zerrenda-buruak gure herrirako izateko eskubidea errebindikatuko dutela Madrilen esan zuen. "Hitza emateko eta erabakia hartzeko eskubidea" aldarrikatu zituen. Cuadrak, horrekin batera, ireki berri den prozesuari bultzada handi bat eman nahi dio Amaiurrek Madrildik. Krisi testu-inguruan aldaketa politiko eta sozial sakonaren aldeko indarra egin nahi du Cuadrak Madrilen. Inkesten emaitzez galdetuta, Cuadrak esan zigun garrantzitsua zela Amaiur gorantz joaten dela, "eta fuerte gainera". Nafarroan bigarren indarra izateko helburua dutela nabarmendu zuen. "Hala kongresuan eta senatuan egonen ginateke, eta garrantzitsuena, bigarren izatea da UPNk azken hamarkadetan izan duen botere monopolio hori deuseztatzea eta horren kontra fuerte borrokatzea". PSN "tamalez deus ez" dela nabarmendu zuen. Madrilen Amaiaurrek talde parlamentario propioa lortuko duela eta hura historian lehen aldiz Hego Euskal Herriko kideez osatua egonen dela ziurtatu zuen.