Sakanako Kirolari hoberenak 2011-2012

Guaixe 2011ko azaroaren 15a

Bi urtetik behin egiten den bezala, heldun den urtean Sakanako Mankomunitateak Sakanako Kirolari hoberenen sariak banatuko ditu. Honako hauek izango dira sarituak: 35 urte baino gehiagoko, 18 urte baino gehiagoko eta gutxiagoko Sakanako kirolari hoberenak, bai gizonezkoen baita emakumezkoen kategorian; kirol talde hoberena eta euskara gehien bultzatu duen taldea.Aipatutako sariendako proposamenak Kirol Elkarte, Entitate, Ikastetxe edo edozein pertsonek egin dezake, 2012ko azaroaren 22a baino lehen. Proposamenak Irurtzungo kultur etxean, Lakuntzako Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuan eta Altsasuko Kirol zerbitzuan egin daitezke, hautagaien curriculuma gehituz.Informazioa gehiago 948464866 telefonoan edo kirolak@sakana-mank.com helbide elektronikoan.