Sakandarrak primeran lehen Indoo txapelketan

Guaixe 2011ko azaroaren 16a

Aurreko larunbatean Gasteizen lehen Indoor txapelketa antolatu zen. Sakanako Aitziber, Altsasu eta Sutegi taldeek lehen aldiz hartu zuten parte horrelako lasterketa batean eta esperientzia ezin hobez gozatzean aparte emaitza oso onak lortu zituzten.Proba absolutuan Cristina, Irantzu eta Maialenek, Espainiako talde onenekin lehiatuta, 4. postua lortu zuten. Txikiak ere gogor aritu ziren eta postu onak lortu ere. Haurretan Maider, Sarabe, Ines eta Amagoiak 8. postua eskuratu zuten eta Ainara, Unai, Xabi eta Anderrek osatutako kimuen taldeak 10. sailkatzea lortu zuen.