Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azaroaren 30ean izanen da, 18:30ean, arabiera eta frantsez hiztunendako laguntzarekin. 19:15ean, espainol hiztunendako. Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da eta haurtzaindegi zerbitzua egonen daSakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz-en (EHE) laguntzarekin antolatu du mahai-ingurua. Urte hasieran gurasoek haien seme-alabak non eskolatu erabaki behar dute. Sakanako Mankomunitateak haur horien gurasoei D ereduaren inguruko informazioa eskura jartzea. Horregatik liburuxka bat bidali die zazpi hizkuntzetan azalpenak ematen dituena eta, horrekin batera, mahai-ingururako gonbitea ere jaso dute gurasoek. Azken ikasturte honetan ibarreko ikasle gehienak, %85, D ereduan ikasten ari dira. Bestelako aukera egiten dutenen artean, batzuek jakinaren gainean egiten dute aukeraketa. Baina beste batzuek D eredua zer den ez dakitela konturatu dira Mank-en eta EHEn. Azken multzo horretan daude ibarrera etorri berri diren atzerritarrak. Mahai-ingurua haiei eta euskaraz ez dakiten gurasoei zuzenduta dago. Azken horiei hainbat kezka sortzen zaizkielako: hainbat kasutan haurrek ikasten dutena ez dutelako ulertuko, eta beldur dira seme-alabek gaztelania ongi barneratuko ez ote duten, haurrek ikasketetan laguntza behar izanez gero, gurasoak nola moldatuko...Mahai-ingurua Horren guztiaren inguruko azalpenak Iñaki Eizmendi pedagogoak emanen ditu: D eredua zer den azalduko du, zein garrantzi daukan eta zein onura. Lan horretarako laguntzaile izanen ditu, batetik, ikasketa prozesua D ereduan egin duen gazte bat, sakandarra dena eta aita zein ama marokoarrak dituena; eta, bestetik, Kolonbiako aita bat: aspaldi erabaki zuen semearendako euskarazko hezkuntza nahi zuela. Eizmendik giltza emanen du, beraz, D eredua ezagutzeko; kolaboratzaileek beraien bizipenak kontatuko dituzte; eta aretoan diren gurasoek aukera izanen dute sortzen zaizkien kezkei eta zalantzei buruz galdetzeko. Izen ematea 21ean edo 22anDoan da, baina haurtzaindegi zerbitzua antolatzeko izena eman behar da. Horretarako hots egin948 464840/67 telefonoetara edo euskara@sakana-mank.com helbidera jo.