Yoseikan Budo ikastaroa oparoa

Guaixe 2011ko azaroaren 17a

Pasa den asteburuan AMETS  elkarteak Yoseikan Budoko ikastaro berezia prestatu zuen Altsasuko Lavadero gimnasioan. Ikastaroa Jean Pierre Picherau (Yoseikan Budoko Munduko Komite Teknikoaren kidea eta 7. DAN) adituak gidatu zuen eta 25 lagunek parte hartu zuten. Ikastaroan Erandioko, Sakanako eta Baxe Nafarroako lagunak elkartu ziren.Etxarriko Txuixoo AMETSenBestalde, Etxarriko Txuixoo elkartea Euskal Herriko Yoseikan Budoko elkarteekin batera AMETS (Arte Martzialen Euskal Taldeen Sarea) elkartearen barruan sartuko dela. Hemendik gutxira, AMETSeko web gunea martxan jarriko dute.Informazio gehiago Facebooken (WYF Bask Force) edo Google+ (Amets Yoseikan).