Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako anarkistak zenbait urrats ematen hasiak dira ibarreko libertarioak antolatzeko. Urrats horiek gauzatzen diren bitartean sakandarrak Nafarroako Libertarioak izeneko asanbladan koordinatzen hasi dira. Herrialde guztiko mugimendu anarkistako talde eta banakakoak osatu dute udazken honetan Nafarroako Libertarioak asanblada. Anarkismoaren ikuspegi ezberdinen gainetik, ideia libertarioei ahotsa eman nahi diete, "benetako aldaketarako proiektu gisa aurkezteko, autogestioan, biltzarrean eta horizontaltasunean oinarrituta". Nafarroako Libertarioak bere burua ezagutzera emateko "agitazio libertariorako jardunaldiak" antolatu ditu udazkenerako. Azaro eta abenduan hainbat gairen inguruan jarrera anarkistak azalduko dituzte. Programazio horren barruan abenduaren baterako, Altsasuko gaztetxean, Euskal Herriko anarkismoari buruzko hitzaldia aurreikusita dago. Nafarroako Libertarioak-en proiektuarekin batera Euskal Herrietako Libertarioak sortu da, hainbat asanbladek osatutako koordinadora. Haren antolaketa eta oinarrietan asanblada, federalismoa, elkartasuna eta autogestioa daudela jakinarazi dute. Informazioa eta harremanaknafar.libertarioak@gmail.comhttp://ehlibertarioak.wordpress.com