Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herrialdeko Nafarroa Baiko 76 hautetsik agerraldia egin zuten larunbatean Iruñean. Manifestu bat zabaldu zuten eta hartan diote Geroa Baik biltzen dituela Nafarroa Bai koalizioa sortu zeneko sentsibilitateak. "NaBaik 2004an egin bezala, Geroa Bai zeharkakotasunaren ardatzetik lana eta balioak biltzen dituen proiektu politikoaren alde egin nahi duten pertsona eta erakundeei zabalik dago. Geroa Bai aldaketarako tresna eraginkortzat jo dute NaBaiko hautetsi horiek. Geroa Bairen aldeko bozka eskatu duten hautetsien artean sakandarrak ere badaude: Etxarri Aranazko Maider Goñi, Migel Anjel Ixurko eta Arantxa Artieda Igoa; Altsasuko Unai Hualde eta Jose Angel Agirrebengoa eta Ziordiko Jesus Arrese Galbete, Roberto Cristobal Azkona, Fernando Fuste eta Epi Agirre. Haietaz gain, Geroa Bairendako botoa eskatu dute aurreko legegintzaldian zinegotzi izandako beste zenbaitek: Eduardo Urrestarazu, Bakaikuko alkate izandakoa; Cristobal Lanz eta Mari Carmen Otaegi, Altsasuko zinegotzi izandakoak eta Rosana Navarro Izko, Iruñeko Udalean zinegotzi izandakoa.