Mank-eko Euskara plangintzan ekarpenak egiteko garaia

Guaixe 2011ko azaroaren 15a

Araudi berria onartu da: gizarte eragileek boto eskubidea izanen dute eta batzarkideak euskaldunak izan beharko diraAurreko ostegunean bildu zen estreinakoz Sakanako Mankomunitateko Euskara Batzordea. Mankomunitatea osatzen duten 15 udaletako ordezkariak eta euskalgintzako 8 eragileren ordezkariak bildu ziren. Maite Aldaz Arroyo urdiaindarra da lehendakaria eta Arakilgo Udaleko zinegotzi Oihana Olaberria lehendakariordea. Bien artean partekatuko dute Euskara Zerbitzuaren ardura. Legegintzaldiko ildo nagusiak gogorarazi zituzten bileran.Bi gai aztertu ziren bileran. Batetik, barne-araudi berriaren proposamena, onartu egin zena. Aurreko legegintzaldian gizarte-eragileei kendutako boto-eskubidea bueltatu die araudi berriak. Maite Aldazek azaldu zuenez, printzipio gisa, adostasuna bulkatuko da bai lanerako eta bai erabakiak hartzeko garaian. Araudi berriak ere jaso da batzordekideak euskaldunak izan behar dutela. Aldaz lehendakari berriak 2012rako aurrekontu eta plangintzaren proposamena aurkeztu zuen. Aurrekontuari dagokionez, aurtengoa da oinarria eta diru-kopuru berak aurkeztu dute. Batzordekideek orain eskaerak eta proposamenak egiteko aukera dute. Horiek guztiak hurrengo euskara batzordearen bileran aztertuko dituzte. 23 kideArakilgo Udaleko Oihane Olaberria; eta Irurtzungo Saray Ongai; Iranetako Udaleko Aitor Lakunza; Uharte-Arakilgo Ainara Aiestaran; Arruazuko Udaleko Gorka Ovejero; Lakuntzako Udaleko Oihane Uribeetxeberria; Arbizuko Udaleko Gorka Iriarte; Ergoienako Udaleko Unai Lazkoz; Etxarri-Aranazko Udaleko Eneka Maiz; Bakaikuko Udaleko Aner Galarza; Iturmendiko Udaleko Andres Iza; Urdiaingo Udaleko Maite Aldaz; Altsasuko Udaleko Hasier Gonzalez; Olaztiko Udaleko Mikel Azkargorta eta Ziordiko Udaleko Maria Dolores Ruzi; Ordezkaritza duten eragileak: Lakuntzako Luis Fuentes eta Iturmendiko Arrano Beltza ikastetxeak; Etxarri-Aranazko eta Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz; Urdiaingo Mihia Mitilik; Irurtzungo Aizpea; AEK euskaltegia eta Bierrik Fundazioa.USBBatzarra bukatu aurretik, batzordekideek hainbat dokumentazio jaso zuten USB batean, legegintzaldi honetan erabilgarri izanen dutena: indarrean dagoen araudia eta plangintza, hizkuntza-legeria, soziolinguistikako datuak, Euskara Zerbitzuari buruzko informazioa, teknikarien funtzioak eta ardurak...