Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goikoetxea kontseilariak gaineratu du lurjabeen helegitearen erantzunaren zain daudela, prezioari eragiten diolako"Industria-lurzoruko metroak saltzeko daude. Baina ehuneko jakin bat hitzarturik ez badago, zaila izanen dela uste dut". Goikoetxeak azaldu zuenez, "azkenean borobilean ibiltzeko dinamikan sartzen gara: ez dut industrialderik, ez dut eskaerarik. Enpresa bat etortzen da, lurra nahi du eta ez dago egina". Dinamika hori "zaila" dela esan zuen. Goikoetxeak esan zuen zerbait egin beharra zegoela. "Industriarako zorua potentziatu behar da, ez badago... Esaterako Lakuntzan badago, Arbizukoa beteta dago". Eskaera aldetik gaia oso geldi dagoela ziurtatu zuen kontseilariak. Azalpen horiek eman zituen Industria kontseilariak astelehenean Guaixek industrialdeko lanak noiz hasiko ziren galdetu ondoren. Uda bukaeran despeditu ziren poligonorako azpiegiturak eramateko lanak eta ondoren astekoak ziren Urdiain Altsasu industrialdeko lanen lehen fasea. 169.345 m2-ko azalera du eta aietatik 90.924 m2 industria partzeletara bideratuko da. Neurri ezberdinetako lursailak planteatu dituzte, enpresa txikiak, ertainak eta handiak hartu ahal izateko. Departamenduaren asmoa da industrialdea faseka egitea, "dagoen industria-lurzoruaren eskaerara egokituz". Lanak Harinsa Navasfalt enpresak hartu ditu 2.524.430 euroren truke. Lanak egiteko epea 10 hilabetekoa da.HelegiteazDesjabetzeengatik helegitea aurkeztu zuten lurjabeek. Horregatik zer gertatuko den zain egon beharko dugu egun batzuk, "prezioa asko baldintzatzen duelako". Gaia aztertzen ari direla azaldu zuen Goikoetxeak. Kontseilariak berak azaldu zuen Urdiaingo alkate Sebastian Aristizabal Irigoienekin bilera izan zuela. Agorrilaren 30ean izan zen, kontseilariak kargu berritan. Orduko hartan kokatzeko denbora eskatu zuen kontseilariak. Astelehenean berriz elkarrekin egoteko modurik ez zuten izan. TasubinsaLourdes Goikoetxea kontseilariak Sakanako Mankomunitateko Lakuntzako egoitzan zegoela baliatuta, Tasubinsako tailerrera bisita azkar bat egiteko baliatu zuen.