Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lastailan 48 langabe gehiago zeuden, guztira 1.568 dira lan bila dabiltzan sakandarrakIraileko joera hautsi du lastailak eta langabeziak Sakanan gora egin du. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Altsasuko bulegoan ere langabeziak gora egin du. Lastaila iraila akaberan baino 36 langabetu gehiagorekin itxi zuen. Horiei Iruñeko bulegora joaten diren 12 arakildar eta irurtzundar gehitu behar zaie. Generoari dagokionez, langabe gehienak emakumezkoak dira: 840 (7 gehiago), hau da, %53,57. Gizonezkoak, berriz, 728 dira (41 gehiago) %46,42. Langabeziak ibarreko zortzi herritan egin du gora, zazpitan behera. SektoreakZerbitzuen arloan lan egin nahiko lukete langabetu sakandarren erdiek (%50,82). Hau da, 797 sakandarrek (23 gehiagok). Industria arloan lan egiteko prest leudeke 522 pertsona (27 gehiago), %35,01.Eraikuntza arlorako sakandarren 120 eskaera daude (1 gehiago), %7,65. Abeltzaintzan aritzeko prest daude lan bila dabiltzanen %2,1, hau da, 33 pertsona (3 gehiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez duten sakandarren kopuruak behera egin du, 6 gutxiago dira, 69, hau da, %4,4.NafarroaLastaila akaberan irailean baino 2.153 nafar gehiago zeuden langabezian. Foru erkidegoan dauden langabetuak, guztira 44.771 dira, haietatik 23.315 emakumezkoak eta gainontzeko 21.456 gizonezkoak.Langabezia herrikaHerria Langabetuak AldeaArakil 50 +2Irurtzun 155 +11Irañeta 4 -2Uharte A. 49 -5Arruazu 4 -1Lakuntza 73 +8Arbizu 53 +1Ergoiena 8 -3Etxarri A. 174 +13Bakaiku 12 +2Iturmendi 16 -3Urdiain 32 -2Altsasu 778 +19Olatzagutia 139 +2 Ziordia 21 -2Guztira: 1568 +48