Preso batzuk askatasun eskaerak aurkeztuko dituzte

Guaixe 2011ko azaroaren 17a

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) igandean jakinarazi zuen erabakia: zenbait presok "berehala aske uzteko" eskaerak aurkeztuko dituzte. EPPK-k hartu du erabakia baina presoek banaka aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Gaixo dauden presoak, batez ere larri daudenak, baldintzapean libre egon beharko luketenak eta bizi guztirako zigorra ezarri zaien presoak dira aske uzteko eskaerak aurkeztuko dituztenak. Egoera horretan Sakanan hiru preso leudeke. Gaixo dauden Jesus Mari Mendinueta arbizuarra eta Bautista Barandalla etxarriarra, eta bizi arteko zigorra ezarri dioten Unai Parot.