Ibarra presente ELAren mendeurreneko ekitaldian

Guaixe 2011ko azaroaren 17a

Aurreko ostiralean ospatu zuen ELA sindikatuak bere mendeurreneko ekitaldia, Barañaingo auditorioa lepo zegoela. Sindikatuko kide historikoei omenaldi egin zitzaien. ELAko Nafarroako arduradun Mitxel Lakuntzak esan zuenez, "Ehun urte igaro direlarik, inoiz baino arrazoi gehiago daukagu amesten dugun Nafarroa justu eta solidario horren alde borrokatzeko". Adolfo Muñoz idazkari nagusiak klaseko sindikalismo abertzalearen aldeko aldarria egin zuen. Ekitaldi itxieran azken urteotan enpleguari edo lan-baldintzei eusteko borroka oso baldintza zailetan aritu diren ELAko kideei omenaldia egin zieten. Haien artean zeuden Gamesa Altsasu, Josefina Arregui, Barranquesa, Cementos Portland edota Sunsundeguiko langileak.