Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iganderako daude deituta Espainiako gorteetarako bozak. Hauteskundeak martxoan izan beharko lukete, baina Zapaterok etzira aurreratzea erabaki zuen. Nafarroan Espainiako Kongresurako 5 aulki eta senatuko 3 aulki betetzeko hautagaiak aukeratu beharko dira. Azken bi asteetan alderdi eta koalizioek haien mezua zabaltzen eta beraiendako botoa eskatzen ibili dira aurrera eta atzera. Gaur gauerdira arte ariko dira horrela, bihar hausnarketa eguna baita. Udal hauteskundeakSakanan igandean hiru udal berrituko dira. Lakuntzak, Arbizuk eta Iturmendik Bilduko kidez osatutako udalak izanen dituzte, koalizioa baita hiru herrietan zerrenda aurkeztu duen bakarra. Guztira 25 zinegotzi postu berrituko dira. Dagoeneko gauza jakina da Lakuntzako alkate Rafael Miguel Etxeberria Pellejero izanen dela. Arbizukoa, berriz, Miren Mendinueta Lakuntza. Iturmendikoa, azkenik, Victoriano Gabirondo Lanz. Bestalde, etzi bi kontzeju berrituko dira, biak ere Arakilen. Etxeberrikoa eta Zuhatzukoa.