Euskaraz hitz egiteko ordubete

Guaixe 2011ko azaroaren 18a

Hori eskatzen zaie Mintzakideei: astean ordubete, paseatzeko, kafe bat hartzeko edo xakean aritzeko, beti ere, euskara. Egitasmoan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izatea. Berdin dio jatorria, adina, lanbidea edo zaletasuna. Mihia askatzeko edo euskara praktikatzeko aukera polita eskaintzen du.Mintzakideren helburu bakarra taldean bildu eta euskaraz hitz egitea da. Non eta noiz taldekideek aukeratzen dute. Astean behi euskaraz hitz egiteko hitzordua jarri eta nahi den jarduera adosten dute. Dagoeneko Sakanan lau aukera daude. Astearteetan, 10:00etan, Altsasun kafea hartzera biltzen da talde bat. Altsasun bertan gauza bera egiten du beste talde batek, ostegunetan, 17:00etan. Ostiraletan, 15:30ean, Etxarri Aranatzen beste Mintzakide talde bat biltzen da plazan. Azkenik, Irurtzungo, ostiralero, 17:05ean talde bat biltzen da kafea hartzera eta hizketatzera. Dagoeneko 15 sakandar dira ekimenean parte hartzen ari direnak.Esperientziaren ahotsaAltsasun ostegun arratsaldero kafea hartzera biltzen dira Maite M., Maite T., Bea, Fernando eta Rakel. Azken biak lehen urtea dute, "asmakizun ona" iruditu zitzaielako eman zuten izena. Besteak, berriz, aurreko urteetako esperientzia errepikatu dute, "lagunak egin dituztelako eta euskara praktikatzeko aukera ona delako". Sakandarrak Mintzakiden parte hartzera animatzen dituzte.Izen-emateaAzaroaren 30era arte. Informazio gehiago: sakana_mintza@aek.org e-postan, http://sakanamintza.blogspot.com helbidean edo 948 468 258 telefonoan.