Sakanako neskek etxekoen berotasuna jaso zuten

Guaixe 2011ko azaroaren 18a

Larunbatean Arbizuko kiroldegian Nafarroako Goma gaineko Sokatira txapelketako lehen jardunaldia jokatu zen. Bertan gizonezkoen 640 kiloko eta 420 kiloko mistoak jokatu ziren.Gizonekoetan 4 taldek hartu zuten parte. Lehena Amaiur izan zen 4 punturekin, 2. Berriozar 3 punturekin, 3. Basaburua-Imotz 2 punturekin eta 4. Txantrea puntu bakarrarekin. Mistoan 3 talde izan ziren, tartean Sakanako taldea ere. Aurten lehen aldia izango da talde mistoek txapelketan parte hartzen dutela. Sakandarren kasuan, mutil talderik ez dagoenez, Amaiurrekin elkartu dira taldea osatzeko. Badirudi lehen kontaktua nahiko ongi joan zela, Sakana 2. postuan kokatu baitzen 1,5 punturekin, 3 punturekin lehena izan zen Amaiurren atzetik. 3. Basaburua-Imotz izan zen, sakandarrekin berdinduta 1,5 punturekin.Bihar Elizondoko Baztan probalekuan 2.eta azken tiraldiak izango dira. Heldu den astean berriz, azaroaren 27an, emakumeen txapelketa hasiko da. Bertan 2 taldek hartuko dute parte Berriozarrek eta Sakanak. Finala, abenduaren 3an izango da.