Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan hauteskundeetaz aparte, badago beste planik ere. Besteak beste, mendi irteerak antolatu dira. Aitzakiarik beraz ez dago mendira ihes egiteko.Batetik MuskitzeraHeldu den igandean Sakanako Ikastolen mendi taldeak irteera antolatu du Muskitzetik Bartolome Deuna Baselizara. Ibilbidea guztira 4 kilometrotakoa izango da, Muskitz herritik hasita San Bartolome ermitaraino. Hitzordua goitzeko 09:30ean egin dute Etxarriko Andra Mari Ikastolatik aterata.Eta bestetik AnbotoraAltsasuko mendigoizaleek igandean Anbotora mendi irteera antolatu dute, Olaetatik aterata. Irteera goizeko 08:00etan izango da eta buelta arratsaldeko 18:00etan.