Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteartean eman zuen mitina Altsasun. Uxue Barkos hautagaia pozik etorri zen Altsasura, berak kongresuan egindako lanaren fruitua ikusi nahi izan zuen, Dantzaleku kirol guneko erreforma. Adierazi zigunez, "gure ahotsa, euskaltzale zein abertzaleen ahotsa, ezkertiarren ahotsa kongresura eramatea, oraingoan da erronka". Barkosek adierazi zigunez, Geroa Bairen helburua da ere "eguneroko lanean ere herritar guztien interes orokorrak defendatzea".Inkestez galdetuta, Barkosek 2004ko hauteskundeak gogora ekarri zuen, orduan bezala bosgarren eserlekua kolokan dagoela esanez. Bosgarren eserleku hori eskuratzeko Geroa Baik UPNrekin borrokatuko duela esan zuen. Aldea txikia dela esan zuen eta hori lortzen saiatuko direla, horrela Nafarroako mapa politikoa aldatuko dutelako.