Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaztelerazko hedabideak babesteko neurriei eusten dien bitartean euskarazkoendako laguntzak aurrekontuetatik kendu eta aurten esleitutako laguntzak %35 murriztu dituela salatu duteBaldintza hauetan, gure jarduerarekin segitzeko aukerak zeharo trabatuak ditugu.Kaltetuak, gurekin batera, nafar herritarrok gara. Informazioa aukeratzen dugun hizkuntzan jasotzeko eskubidea eta aukera gero eta murritzagoa delako, euskaraz bizitzeko aukerak urritzen zaizkigulako. Hori guztia, gainera, euskara ofiziala den lurraldean. Nafarroako euskarazko hedabideetako eta Topagunea, Euskara elkarteen federazioko ordezkariek gaurkoan agerraldia egin dute. Heldu den urteko aurrekontu egitasmoak euskarazko hedabideendako diru-laguntzarik ez duela jaso eta Nafarroako Gobernuaren jokabidea gogor gaitzetsi dute. Orain arte eman dituen diru-laguntzak "beti egon dira gutxieneko mailatik oso behera, baina Gobernuko arduradunek euskarazko hedabideek zuten babes urriegia guztiz desagerrarazi dute". Euskarazko hedabideen eta Topaguneko ordezkariek salatu dutenez, "babes ekonomikorik ezari, gainera, errekonozimendu eza gehitu behar zaio: Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideak ikusezin bihurtzen ditu, ez ditu berdintasunean tratatzen ez informazioari dagokionean eta ezta publizitate euskarri moduan ere". Haiek Nafarroako Gobernutik egurra jasotzen duten bitartean gaztelaniazko hedabideek babestu egiten dituela nabarmendu dute. Horren adierazle dira Nafarroan emititzen duten hiru telebista lokalek miloi bat euro jaso izana azken urteetan (2.450.000 euro hirurendako 2012an). Erakunde publikoen publizitate guztia gaztelaniazko medioetan sartzen dela ere nabarmendu dute eta, alde horretatik ere, euskarazko hedabideei inolako aitorpenik ez zaiela egiten salatu dute. Hedabide euskaldunen eta Topaguneko ordezkariek gogora ekarri dute Euskararen Legearen 27. artikulu, zeinek esaten duen: "Administrazio Publikoek sustatuko dute euskararen mailaz mailako presentzia komunikabide sozial publiko eta pribatuetan. Horretarako eta komunikabideek euskara gero eta gehiago eta ohiko moduan erabil dezaten, Nafarroako Gobernuak diruz eta materialez laguntzeko planak gauzatuko ditu". Diru-laguntza eskasa kenduz, legea nola beteko duen galdetu diote Nafarroako Gobernuari. Euskarazko hedabideen inguruan gobernutik zabaldu nahi den irudi "kexatia" ere salatu dute. Egia ez izateaz gain, perbertsoa dela salatu dute. EskaerakEuskarazko hedabideen eta Topagunearen ordezkariek laguntzak beste era batera banatzeko formula ugari daudela nabarmendu dute. Irismen datuak kontuan hartzea proposatu dute, eta gogorarazi dute "euskarazko hedabideok kontsumituenak gara presentzi dugun eskualde guztietan". Herrialdeko gizarteari zuzenduta eskatu diote "egoeraren larriaren kontzientzia hartzeko, erantzukizunez jokatzeko eta euskarazko hedabideak babesteko". Nafarroako Gobernuan eta Parlamentuan dauden alderdiei eskatu diete 2012ko aurrekontuetan berrezarri dezatela hedabideetan euskara sustatzeko diru laguntza deialdia, eta ekonomikoki duina izan dadila, edo aurreko urteen parekoa gutxienez.Nafarroako Parlamentuak 2008an ebazpen bat onartu zuen Nafarroako Gobernuari eta exijitu zion euskarazko hedabideen egoera egonkortzeko hitzarmen bat sina zezala. Gaur, berriro ere, sektorearendako hitzarmen bat eskatu dute. Gertatutakoaren kronologia2008ko hasiera 310.000 euroko aurrekontua euskara hedabideetan sustatzeko.2008ko uztaila Krisiaren aitzakian, Gobernuak 310.000 euroko partida ‘blokeatu’.2008ko urria Hedabideen agerraldi publikoa egoera salatuz. Bi eskaera zehatz: Partida desblokeatzea eta jarduera egonkortzeko hitzarmena elkarlanean lantzea.2008ko azaroa Hedabideen bilerak alderdi guztiekin egoeraren eta hitzarmen proposamenaren berri emateko. Diru-partidaren "desblokeo partziala": 240.000 euro.2008ko abendua Hedabideen agerraldia Parlamentuko Hezkuntza Batzordean. Parlamentuak 2009ko aurrekontua onartu: hedabideentzako partida 9.567 euro, %96,7ko murrizketa.Euskarabidearen aurrekontuan %25eko murrizketa. Hala ere, igoera nabarmenak bi kontzeptutan: goi karguen diru-sariak eta komunikazioa.2009ko urtarrila Carlos Perez Nievasek eta Xabier Azanzak diru gehiago lortuko dutela diote publikoki. Ttipi-Ttapa TBren emisioak bertan behera utzi, besteak beste arazo ekonomikoak tarteko.2009ko otsaila Parlamentuaren Hezkuntza Batzordeak hedabideekin hitzarmena lantzeko eskatu zion Gobernuari, "euren finantzazioa objetibatzeko".2009ko apirila Xorroxin Irratiak diru-bilketa berezia iragarri.2009ko maiatza Hedabideen eta Gobernuaren arteko lehen bilera hitzarmena lantzen hasteko. Nafarroako Gobernuak erdarazko telebista digitalentzako diru-laguntza deialdia egin zuen. Hiru milioi euroko partida bideratu zuen horretara.2009ko ekaina Euskararen Nafar Kontseiluaren akordioa hitzarmenaren alde. Hitzarmenaren inguruko bigarren bilera: Azanzak dio, diru laguntza deialdiaren gainean hitzarmena egiteko arazo legalak daudela, Nafarroako Gobernuaren legelariaren arabera. Hitzarmenaren inguruko hirugarren bilera: 2009ko diru laguntza deialdiaren gaineko alderdi teknikoa lantzen da. Nafarroako Gobernuaren agindua Euskalerria Irratiaren eta EiTBren antenak kentzeko.2009ko uztaila Laugarren bilera hitzarmenaren inguruan. Azanzak dio 240.000 euroko partida lortu dela. Hedabideek eskatu zuten diru-laguntza deialdia irailaren hasiera-hasieran egiteko, eta irailetik aurrera fondoko gaiari (2010tik aurrera egoera egonkortzeko segitu beharreko bideari) heltzeko2009ko iraila Lehen hamabostaldia igaro da diru-laguntza deialdirik gabe. Gobernuak partiden ‘blokeoa’ ezarri, berriz ere 2008ko iraileko egoera berbera eraginez. Hedabideok blokeoaren berri jaso eta bosgarren bilera konbokatzeko eskatu diogu Euskarabideari. Hedabideok eskatuta, uztaileko bileraren akta jaso dugu. Bileran, Azanzak dio diru laguntza deialdia egiteko Gobernu Akordio bat behar dela eta hori lortzeko lanean ari dela Perez Nievasekin.Gobernuaren haustura. Azanzaren adierazpenak BERRIAn: "Perez-Nievasek abuztuan dirua lortu zuen, baina gobernu hausturarekin blokeatu egingo da". (Dirua haustura baino lehenagotik ere blokeatuta dago).2009ko urria Urtebeteko lanaren ondoren, egoera berdin-berdinean gaude: Urteko diru-laguntzen arrastorik ez; hitzarmenik ez eta, gainera, Euskarabidearen beraren egoera kolokan.2009ko azaroa Azaroaren 25ean Xorroxin irratian eman zuen elkarrizketan Xabier Azanzak aitortzen du, 2009ko urterako diru-laguntza deialdia ez duela eginen Gobernuak. Horri erantzunez, prentsa aurrean alderdi politikoei eskatzen diegu, egindako kaltea konpontze aldera, 2010. urteko aurrekontuak negoziatzerakoan, kontuan har dezatela aurten emango ez digutena eta 2010. urtean diru laguntza bikoiztu dezaketela.2009ko abendua 2010. urteko aurrekontuak onartzen dira hedabideen eskaera kontuan hartu gabe. 230.000 euroko partida onartzen delarik. Abenduaren 28an balorazio publikoa egiten dugu eta Xabier Azanzari bi eskaera zehatz: 2010. urteko diru laguntza deialdia lehenbailehen argitaratzeko, hitzarmenaren dokumentua mahai gainean jartzeko.2010ko urtarrila Bierrik elkarteak, bere hedabideak bizirik mantentzeko diru bilketa kanpaina martxan jartzen du.2010ko Martxoa Diru laguntza deialdia atera zen 220.000 eurorekin, 50.000 euskara aldian behin erabiltzen duten hedabideendako.2010 urria 2011ko aurrekontuetan euskararendako diru-saila izoztu eginen zela jakinarazi zuen Euskarabideak.2011ko apirila Diru laguntza deialdia atera zen 210.000 eurorekin, 50.000 euskara aldian behin erabiltzen duten hedabideendako.2011ko urria Euskarabideak jakinarazten du esleitutako diru-laguntzen bigarren ordainketan murrizketak eginen dituela. Batez beste, bigarren epealdiko %35a ez du ordaintzen.2011 azaroa 2012. aurrekontu proiektua aurkezten da. Bertan hedabideetan euskara sustatzeko diru partidak ez dago. Desagertu arazi dute.2011. abendua 2008. urtean Parlamentuko alderdiek ( UPNk salbu) hedabideen egoera egonkortzeko eskatu zuten hitzarmena? Aurrekontuak dagoenean. onartzen badira UPN-PSNren arteko akordioak euskarazko hedabideak amildegiaren ertzean utziko dute.