Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2008ko hauteskundeen moduan UPN-PP koalizioak botoak galtzen jarraitzen du Arakilen, 9 gutxiago. Hala ere, erregionalisten eta popularren koalizioa Arakilgo lehen indarra da. Hori bai, lau boto besterik ez dizkio atera bigarren den Amaiurri. Geroa Baik sarrera indartsua izan du eta Arakilgo hirugarren indarra bihurtu da. Postu bat jaitsi da PSN Arakilen eta orain laugarrenak dira, igandean botoen bi heren galdu ondoren. 2008ko deialdia galdutako 18 botoetatik ia guztiak, 15, berreskuratu ditu I-Ek.Arakilen zerrenda abertzale euskaltzaleak gehiengo dira 244 botorekin, baina 2008ko deialdian NaBaik eta abstentzioa batuta (103) baino 13 boto gutxiago dira. UPN-PP eta PSN blokeak 196 boz lortu ditu, aurreko deialdian baino 75 gutxiago. Geroa Baik, bestalde, NaBaik baino 64 boto gutxiago bildu ditu.