Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Elizondon Nafarroako Goma gaineko bigarren saioa jokatu zen Elizondoko pilotalekuan. Bertan, gizonekoen 640 kiloko eta talde mistoen 420 kiloko txapelketako ospatu ziren.Talde mistoan parte hartu duen Sakanako sokatira taldea 2. gelditu zen asteburuko tiraldien ondoren eta larunbateko jardunaldia txapelketako azkena zenez, bertan erabaki zen nor izango zen txapelduna. Sakana aurreko astean Arbizun ere 2. gelditu zenen, akaberan txapelduna izan den Amaiur taldearen atzetik sailkatu da. Kontutan hartzen bada mutilekin batera lan egiten zuten lehen aldia zela, bat ere gaizki ez dagoen txapeldunorde bezala gelditu dira gure neskak. Hirugarren berriz, Basaburua-Imotz taldea izan da.Hala ere Sakanako neskek ez dute atseden handirik hartzeko aukerarik izango, asteburu honetan bertan batetik, Nafarroako emakumezkoen 390 kiloko lehen jardunaldiak izango baitira Berriozarren eta bestetik Euskadiko emakumezkoen 4x4ko txapelketak hasiko baitira.