Caja Ruralek 2011ko talde onenaren saria jaso du

Guaixe 2011ko azaroaren 23a

Kategoria ezberdinetan Nafarroako Gobernuak 2011ko kirol sariak banatu ditu. Sarituak Waterpolo 98 02 kluba, padel federazioa, Leandro Fernandez teknikaria, Patxi Jimenez zuzendaria, Kaskanteko udaletxea, Hilarion Eslava ikastetxea eta Andrea Barno izan dira, baita Caja Rural taldea ere.Sakanako bizikleta taldeari 2011ko talde onenari saria eman dioten aurten egindako denboraldi bikainagatik. Taldeak afizionatu mailan 55 garaipen lortu ditu, hobetzea zaila izango den urtea. Gogoratu beharra dago, Nafarroako txirrindulari profesional gehienak bertatik pasa direla.Sari banaketa heldu den astean izango da Nafarroako Jauregian.Caja Ruralek Spiuk enpresarekin sinatu duCaja Rural taldeak Spiuk enpresarekin kontratua sinatu du. Spiuk enpresak txirrindulariendako arropa eta materiala ekoizten du eta talde sakandarrak adierazi duenez 2 urtez ekoiztuko ditu.