Zinea Olaztiko eta Etxarriko gaztetxeetan

Guaixe 2011ko azaroaren 25a

Sakanako gaztetxeak zinema areto itxura hartuko dute asteburuan. Olaztiko Maisuenea gaztetxean asteburuan hasiko dute zinema denboraldia. Joan zen urteko esperientzia positiboaren ondoren, domekatik aurrera, astero-astero film bat botako dute. Haurrendako eta helduendako filmak txandakatuko dituzte. Olaztiko Gazte Asanbladak txikienendako palomitak banatukoditu doan. Etxarri Aranazko gaztetxean, berriz, hilabetean behin eginen diote lekua zinemari. Igande honetan mustuko dute zinema zikloa Manual para fabricar un terrorista dokumentalarekin. Filma Pragako Arte Akademiako ikasleen zine jaialdian egon zen. Tereza Reichova zuzendaria, besteak beste, Sakanan egon zen Euskal Herriko gatazka aztertu nahian.