Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Haize Berriak bandak herriz herriko kalejira eginen du igandean. Inoiz bisitatu ez dituzten Sakanako herrietan joko dute, Iturmendin, Bakaikun eta Lizarragan. Igande goizean kalejirak eskainiko dituzte hiru herrietan. Bertakoak kalera ateratzera animatu dituzte. Ondoren, bazkaria eginen dugu Etxarrin. Datorren urtean Arakil aldera jotzeko asmoa azaldu dute. Horrela ospatuko dute Santa Zezilia eguna. Musikarien zaindariaren egunak kate luzea ekarri du Sakanan. Ostiralean Burundako txistulariak atera ziren kalera. Altsasuko eta Etxarriko musika eskolako ikasleek eta Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzak, berriz, zaindariaren egunean egin zuten ospakizuna, kontzertu eta kalejirarekin. Asteburuan ere musika kalera aterako dute.