Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Lanbide Heziketako institutuan soldadura eta galdaragintzaz gain, mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko teknikari gisa kreditatzeko aukera izanen daPertsona batek lan esperientzia eta arautu gabeko trebakuntzaren bidez eskuratutako gaitasunak ofizialki aitortzeko aukera du orain. Horretarako da Nafarroako Gobernuaren lanbide gaitasuna ebaluatzeko eta egiaztatzeko programa. Foru administrazioak programan zer eskaini zehazteko, batetik, Nafarroako ekoizpen eta zerbitzu arloak dituen beharrak hartu ditu kontuan eta, bestetik, lan esperientziaren aitorpena premiazkoagoa duten lan arloei eman die lehentasuna, bereziki mendekotasun arloan lan egiten dutenei. Halaxe jakinarazi du Lourdes Goikoetxea Zubelzu Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak. Altsasuko Lanbide Heziketako zuzendari Iñaki Urbitarte Cabrerak berri ontzat jo du gobernuaren erabakia. "Institutuak Sakanari zerbitzu bat emanen dio". Urbitartek esan digunez, "2015erako geriatria arloan lan egiten dutenek tituludun pertsonak izan beharko dute. Nafarroako Gobernuak iaz halako plaza gutxi atera zituen, baina milatik gora eskaera jaso zituzten. Horregatik, zabaldu dute plaza kopurua eta baita Iruñetik atera ere". Departamentuak zehaztasunak eman zain daude Altsasun, prozesua nondik-nora izanen den zehazteko. Urbitartek azaldu digunez, iaz eta aurten galdaragintza eta soldadura teknikari gisa kreditatzeko eskainitako plaza guztiak bete ziren. Aurten izena eman zuten 30 pertsonetatik 20 institutuan daude ikasten gaur egun, "prestakuntza osagarria jasotzen, titulua eskuratzeko". Jendearen erantzun onarekin pozik da zuzendaria. Epeak- Abenduko lehen astea Nafarroako Aldizkari Ofizialak ebazpena argitaratuko da. - 10 egun baliodun Eskaera aurkezteko. - Ilbeltza Interesatuendako informazio saioak. - Ilbeltzak 9-Otsailak 3 Aurreinskripzioa egiteko epea- Martxoak 5 Onartuen behin-behineko zerrendaren argitarapena. - Martxoak 6-8 Erreklamazioak aurkezteko. - Martxoak 12 Behin betiko zerrendak. - Martxoak 14-19 Aholkularitzan izen ematea. - Martxoak 20-Apirilak 19 Aholkularitza prozesua. - Apirilak 20-24 Ebaluatzeko izen ematea- Apirilak 25-Ekainak 8 Ebaluazio prozesua. 60 plazaErdia soldadura eta galdaragintzaz teknikari gisa kreditatu nahi dutenendako eta beste erdia mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko teknikari kreditazioa nahi dutenendako.