Ongi etorri zaporeen mundura

Guaixe 2011ko azaroaren 25a

Ibarreko 14 tabernetan makina bat herrialdetako gastronomia dastatzeko aukera izanen da bihar eta etzi, 11:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:30eraHemen da Munduko Pintxoak ekimenaren hirugarren edizioa. Sakanatik atera gabe Txile, Brasil, Kuba, Senegal, Maroko, Palestina, Portugal, Ekuador, Argentina, Errusia eta Errumaniako jakiak dastatzeko aukera izanen da asteburuan. Handik hona etorritako sakandar berriak izanen dira etxeko jakiak sakandarrei eskainiko dizkietenak. Jakin-mina duenak, gainera, errezeta ikasteko aukera izanen du. Ibarrean barna gastronomia ibilaldia egiteko gonbitea egin digute sakandar berriek eta tabernariek. Tabernaren arabera eskaintza aldatu eginen da. Batzuetan pintxo bat baino gehiago eskainiko da. Besteetan, gainera, herrialdeko ohiko edariak edateko aukera izanen da. Tabernaren batean herrialdeko zuzeneko musika eskainiko da. Besteetan, soinu banda izanen da. Herrialdeei buruzko informazioa edota irudiak ikusteko aukera izanen da beste taberna batzuetan. GonbiteaSakanan munduko toki ezberdinetako pertsonak bizi gara eta gure arteko hartu-emana, ezagutza eta elkarlana sustatu nahi ditu Sakanako Mankomunitatearen Immigrazio Zerbitzuak. Sakandarrei munduko pintxoak dastatzeko deia egin die zerbitzuko teknikari Bego Zestauk. Sanou Faye irurtzundarrak Munduko Arrozak ekimenean parte hartu zuen udaberrian. Esperientzia gustatu eta errepikatzea erabaki du. Senegalgo Fataia platera prestatuko du, arraina, tipula, piper berdea eta beste oinarri duen pintxoa. Horrekin batera, buñueloak eta ginger edaria (zukua) eskainiko ditu. Indira Mendoza irurtzundarrak, bestalde, parte hartzeko gogoz zegoen aurrekoetan ezin izan baitzuen. Beste zapore batzuk probatzea gustatzen zaiolako eta jendea ezagutzeko parte hartuko du ekimenean. Bere sorterriko, Kubako papa beteak eta oloa fruituekin prestatuko ditu. Herria         Taberna    Lurraldea    Pintxoa                                           EmaileakIrurtzun        El viejo         Txile      Macha parmesana erara               Marcela eta Alex                     Plazaola        Kuba    Papa beteak eta oloa fruituekin    Indira Mendoza                     Pikuxar     Senegal    Fataya, buñueloak eta gingerra   Sanou Faye                     Amaia      Argentina  Karbonada                                     JC SuarezUharte         Itxesi             Txile      Kurantoa txapalelearekin             Cheo eta SebasArbizu         Karrika        Maroko   Haragia, tipula, patata...               Naima Ait LmoudenEtxarri         Derry            Brasil     Brasilgo pintxoak                         Micarla eta lagunak                    Leku ona   Palestina  Hummusa palestinarra                 Tamer                    Larraza      Senegal    Vermisela                                       Cheikh LoAltsasu      Gautxori Errusia-Mosku Onddo zopa                               Elena Brattseva                   Kaixo         Portugal    Bakailaoa pobre erara                  Fatima Gonzalves                   Arkangoa   Ekuador    Ekuadorgo pintxoak                    Rafa                   Koxka       Errumania  Errumaniako pintxoak                 LuziaOlazti        Aixeleku         Txile      Choclo pastela eta enpanada     Rosana Glz eta Lady