ETB LTD bidez ikusteko sinadura bilketa berria

Guaixe 2011ko azaroaren 24a

Sarearen eta hainbat taberna eta dendatan utzitako paperen bidez, Euskal Telebista Nafarroan Lurreko Telebista Digitalaren bidez ikusteko sinadurak biltzen hasi dira. Ekimena martxan jarri da jakin denean ETBk urte akaberan Navarra Directo saioa kenduko duela eta 20 langile kale gorrian geldituko direla. ETBko zuzendaritzak argudiatu du telebista LTD bidez ezin delako ikusi hartu duela erabakia. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 2009ko garilaren 3an lankidetza protokoloa sinatu zuten. Haren bidez ETB Nafarroan LTD bidez ikusteko bidea eman nahi zen. Sinatu zenetik protokoloa hautsa jaten ari da eta nafarrok ETB analogikoan ikusi dezakegu soilik. Mugarik gabeko telebistaHonen aurretik, helburu berarekin beste sinadura bilketa bat egin zen, herri ekimen legegilea jarri zen martxan, Mugarik Gabeko Telebista izena zuena. Nafarroan ETB edo Valentzian TV3 telebista kateak ikusteko aukera eskatzen zuen ekimen hark. Valentziako Accio Cultural erakundeak abiatu zuen sinadura bilketa, Euskaltzaindiaren babesarekin Euskal Herrira zabaldu zena. 651.650 sinadura jaso zituen, tartean hainbat sakandarrenak. Espainiako Hauteskunde Erroldaren bulegoak haietatik 559.759 sinadura onartu zituen. Espainiako Parlamentuan ekimena aintzat hartu zuen eta legegintzaldi berrian aztertuko da. Aintzat hartzeko aurkeztu zenean, UPyD alderdiak kontra bozkatu zuen; PPk eta UPNk ekimena "errespetuz" hartu zuten eta abstenitu egin ziren.Sinatzeko:http://actuable.es/peticiones/mi-apoyo-la-captacinn-etb-tdt-navarra-y-la