Munduko jolasak, hemen

Guaixe 2011ko azaroaren 25a

Bi kontinenteetako jolasak ezagutzeko aukera izanen da igandean, 17:00etatik 18:30era, Olaztiko ludotekan Maroko, Senegal eta Ekuadorgo jolasak ezagutu eta haietan jolasteko aukera izanen da etzi. Hitzordua Olatzagutiko Akelarre ludotekan dago jarrita. Hiru herrialdeetako sakandar berriak guztia antolatuta dute hurbiltzen diren guztiei haien jolasak erakusteko. Gidari ezin hobeekin, eta Sakanatik atera gabe, munduko beste paraje batzuetako jolas eta kulturetako ikurrak eta hainbat gauza ezagutzeko aukera izanen da. Akaberan, arratsalde atsegina pasa ondoren, guztiek ere munduko jolasak, jolas mundialak direla esateko aukera izanen dute. Sakanako Mankomunitatearen Immigrazio Zerbitzuak, Olaztiko Akelarre Ludotekak, eta Maroko, Senegal eta Ekuadorko sakandar berriek antolatu dute etziko jardunaldia.