Errausketa egitasmoaren kontra elkar-hartuta

Guaixe 2011ko azaroaren 25a

Larunbatean, 12:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean aurkeztuko du bere burua 3 mugak batera plataformak. Sakandarrak aurkezpenera gonbidatu dituzteOlatzagutiko porlandegian hondakinak erregai gisa erabiltzeko (balioztatu edo errausteko) asmoa jakinarazi zenetik makina bat pertsonak, hainbat arrazoirengatik, kontra azaldu ziren. Lehenik, Olaztin, ondoren Altsasun... jendea taldeetan antolatzen hasi zen. Gaur egun Cementos Portland Valderrivas enpresak aurrera eraman nahi duen egitasmoaren kontrako taldeak daude mendiaz beste aldean, Ameskoan, baita mugaz beste aldean ere: Arabako Lautadan eta Gipuzkoako Goierrin. Talde horiek guztiek haien ahaleginak bateratzeko beharra ikusi dute, besteak beste, modu eraginkorrago batean lan egiteko. Asmo horregatik sortu da 3 mugak batera plataforma, bihar bere burua jendaurrean aurkeztuko duena.