Iritsi da Euskarazko Produktuen Katalogo berria

Guaixe 2011ko azaroaren 24a

Aurten atzera berriro ere Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu da. Aurtengoa 14. edizioa izango da, 14 urte haur eta gazteendako euskarazko produktuen katalogoa egiten. Modu honetara bereziki gabonetan baina baita urte osoan zehar ere euskarazko produktuen berri eman eta bide batez euskara bera sustatu ahal izateko.Paperezko katalogoaPaperezko katalogo honetan hautaketa bat egin da berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontutan hartuta. Horren arabera zortzi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoendako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa ere egiten da.Web guneaHorretaz aparte, www.katalogoa.org web gunean paperean jasotako produktuez aparte, merkatuan aurkitu daitezkeen beste asko ere jasotzen dira. Bertan katalogoa osatuagoa ikusi ahal daiteke eta nahi izanez gero, produktuaren erosketa etxetik egin ere.