Sakanako Mahaiak diagnostiko eta jarduera ildoetarako laburpen txostena egin du

Guaixe 2011ko azaroaren 25a

Joera guztietako eragileen lanaren emaitza da eta denek bat egin dute bertako garapen ekonomikoa bilatzekoDokumentua eskutan astelehenetik aurrera Nafarroako Gobernuarekin eta Parlamentuko taldeekin bilduko daSakanako Mahaiak astelehenean aurkeztu zuen dokumentua garagarrilaz geroztik izandako bileren fruitua da. Ibarrak bizi zuen krisi ekonomikoaren larritasunagatik makina bat eragile biltzen hasi ziren. Guztiek ere haien gain hartu dute "egoera kezkagarri honi aurre egiteko zeregina". Ez dute ezkutatu egoera oraindik ere gehiago larriagotu daitekeela. "Horregatik, nahiz eta gure artean desberdintasunak egon, bat egin dugu zeregin horretan, denok defendatzen baitugu ibarrean bizi eta lan egiteko eskubidea eta bertako garapen ekonomikoa bilatzen dugu".ZabalaAurkezpenean bozeramaile izan ziren Ruben Goñi eta Ainara Aiestaranek azaldu zutenez, bileretan Sakanako alderdi politiko guztiak, sindikatuen gehiengo handia eta enpresarien ordezkariek parte hartu zuten. Proposamen zehatz batzuen inguruan adostasuna lortzeko lanean egon dira eta parte-hartzaile guztiek adostutakoa "positiboki" baloratu zuten. Eragile batzuek haien erakundeen batzar edo erabaki organoak biltzeko zain daude dokumentua sinatzeko (SEE, esaterako. Bileretan, bestalde, PSNk, UPNk eta PPk parte hartu zuten), baina dagoeneko batzuk egin dute. Horregatik, Aiestaranek eta Goñik esan zuten dokumentua irekia dela eta, "beraz, ekarpenak egin dakizkioke eta sinatzaileen zerrenda handitu". Aldi berean, eledunek esan zuten aurkeztu zuten dokumentua eragile politiko, sozial, instituzional eta kulturalen arteko elkarlanerako izan nahi duela. "Uste orokorra da Udalek eta Nafarroako Gobernuak era biderkatuan eta eraginkorragoan jardun dezaketela. Ziur gaude espazio berri bat zabaltzea beharrezkoa dela, instituzio guztiek, eragile sozio-ekonomikoek eta gizarteak era egonkorrean elkarlanean jardun dezaten".Proposamenak laburbilduta· Garapenerako Plan estrategiko bat egitea epe ertain eta luzerako. Ekonomiaren sektore guztiak hartuko lituzke kontuan. Dimentsio soziala ere barneratua izanen luke, besteak beste, genero ikuspegia, gazteak, iraupen luzeko langabetuak edota gizarte zerbitzuak. Ukitutako eragileen ekarpenak jasotzeari garrantzia eman diote. · Sakanako garapen ekonomiko eta sozialaz arduratuko den entitatea sortzea. Bere egitekoen artean leudeke: etorkizuneko jarduera ekonomikoak dinamizatzea; ekintzaile berriak promozionatzea; inbertsio berriak erakartzea; egungo ekoizpen ehuna babestea eta beste. Mank-ek, ibarreko toki-entitateek bulkatuko lukete eta Nafarroako Gobernuaren edo Garalurren modukoendako tokia legoke. · Nafarroako Gobernuari eskatzea aitor dezan Sakana berrindustrializatzeko dagoen premia larria eta behar den neurriak ezar ditzan ekonomia suspertzeko eta inbertsiogile berriak lokalizatzeko, beti ere ibarreko entitate publikoekin elkarlanean. · Lankidetza egonkorra Nafarroako Gobernua, Sakanako Mankomunitatea eta eskualdeko garapen ekonomiko eta sozialerako sortuko den entitatearen artean. Lankidetza hori hitzarmen batean edo ibarrerako plan berezitu batean (Piriniorako egin den bezala) gauzatuko litzateke. · Nafarroako Legebiltzarrari eskatzea 2012ko aurrekontuetan egitasmo hauek sostengatzeko baliabideak barneratzea: plan estrategikoa eratzeko; garapen ekonomiko eta sozialaz arduratuko den entitatearen giza baliabideak eta baliabide materialak ordaintzeko; hainbat alorretan jarduera ekonomikoa eta enpresa-ekimena bulkatzeko. · Gizartearen dinamizazioa bulkatzea, herritarrak sentiberatzeko eta bailararen garapen sozio-ekonomikoan inplikatzeko. Orain arteko sinatzaileak: Arakilgo Independienteak, Urdiaingoak Elkarturik Aurrera, Bildu, Nafarroa-Bai, Izquierda Unida, EHNE, ELA, LAB eta UGT.Aurkezpenean, eserita, ezkerretik eskuinera: Txiki Iriarte (Irurtzungo alkatea, NaBai), Ainara Aiestaran (Uharte Arakilgo zinegotzia, Bildu), Aitor Karasatorre (Mank-eko presidentea), Ruben Goñi (Arakilgo alkatea, independentea), Patricia Fernandez (Olaztiko zinegotzia, Bildu), Gorka Vierge (ELA) eta David Medina (UGT). Zutik: Mikel Azkargorta (Olaztiko zinegotzia, Bildu), Unai Hualde (Altsasu zinegotzia, NaBai), Carlos Ginea (LAB), Jose Ignacio Bakaikoa (Etxarriko alkatea, Bildu), Arturo Carreño (Altsasuko zinegotzia, IU), Begoña Arre (Abian), Cristina Irisarri (SEE) eta Alizia Izko (Arakilgo zinegotzia, independentea).