Gabonetako triatloi kanpusa

Guaixe 2011ko azaroaren 30a

Sakanako triatloi taldeak, hainbat laguntzailerekin batera, gabonetako triatloi kanpusa antolatu du. Abenduarekin 26tik 30era arte izango da ikastaroa Dantzalekun eta Altsasuko igerilekuan, goizeko 11:00etatik 13:00etara arte. Kanpusa 8 eta 16 urte bitarteko gazteei dago zuzendua. Atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza elkartzen dituen jarduera honetan teoria eta praktika uztartuko dira, horretarako, batez ere, jokoak erabiliz.Izen emateaIzen ematea abenduaren 16a baino lehen egin behar da kirolak@sakana-mank.com helbide elektronikoan edo Mankomunitateko kirol zerbitzura hots eginez (948 464 866). Kuotak 30 euro balio du eta diru sarrera 3035 011693 116.0.00332.8 (Euskadiko Kutxa) zenbakian egin behar da.