Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Porlan ekoizpen labeetan hondakinak erretzeko emandako baimen berriaren aurkako helegitea aurkeztu dute auzitegianCementos Portland Valderrivas enpresak Olatzagutian duen porlandegian hondakinak erretzearen kontra dauden taldeek bat egin dute 3mugak batera izeneko plataforman. Arabako Lautadako, Gipuzkoako Goierriko eta Nafarroako Ameskoako eta Altsasuko herritarren taldea eta Olaztiko Sakana Bizirik taldeak bildu dira plataforman. Errausketa proiektua saihesteko lan egiteaz gain, plataformaren helburuen artean dago "gure ingurumena babesteko eta eraginpeko eskualdeetako herritarren osasuna zaintzeko elkarrekin ekimen desberdinak sustatzea". Horrekin batera, plataformak sustatu duen manifestua eta jasotako atxikimenduen berri eman zuten. Larunbateko aurkezpenean plataformako kideek azaldu zutenez, errausketa egitasmoak "etorkizun handiko beste sektore indartsu eta sendo batzuen garapena eta biziraupena ere kolokan jartzen ditu, hala nola, nekazaritzako elikagaiena, abeltzaintza eta turismo sektorea". 3mugak batera plataformak jakinarazi zuenez, sentsibilizazio eta ingurumen-hezkuntzarako kanpainak ere burutuko ditu. Hala, murrizketan, berrerabilpenean eta birziklatzean oinarritutako hondakin kudeaketa ereduen berri zabalduko du plataformak. Aldi berean, plataformak "errausketaren ondorioz sortzen diren arazoak ezagutarazteko eta ingurumenaren kalterako izan daitekeen beste edozein erasoren kontrako ekimenak" sustatuko ditu.Manifestua3mugak batera plataformaren manifestuak Olatzagutiako porlandegiari hondakinen errausketa proiektua bertan behera uztea eskatzen du. Horrekin batera, manifestuaren bidez eskumena duten administrazioei berriz, proiektua aurrera eramateko beharrezko diren baimenak ukatzea eta hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena ekarriko luken hondakinen kudeaketa plana beren gain hartzea eskatzen da.Manifestuan jasotzen denez, "errausketa hondakinak tratatzeko modurik arriskutsuena izateaz gain, luzera begira ez da jasangarria. Gure osasunarentzat erabat kaltegarriak diren jario kutsatzaileak eta toxikoak sortzen ditu". Isuri horiek Europan eta munduan hartutako konpromisoak ez dituela betetzen gaineratzen du. Natur baliabideetan, elikagaien segurtasunean eta inguruko Nafarroako, Gipuzkoako eta Arabako bailaren ekonomian izanen duen eragina "lazgarria" dela nabarmentzen du manifestuak. Olatzagutiko porlandegia, bere kokaguneagatik, halako proiektu bat aurrera eramateko ez dela batere egokia nabarmentzen da. 3mugak batera plataformak hartzen duen eremuko erakunde, hautetsi eta eragileek sinatu dute dagoeneko manifestua. Horien artean hainbat sakandar daude: Lugorri, Bide-Gorri Sakanako Landetxeen alojamenduen elkartea, Sasoia, Itziar Nazabal, Aurrio Trepalari Taldea (Altsasu), Altsasuko Mendigoizaleak, Altsasuko ihote batzordea, Ruben Goñi eta Alizia Izko (Arakilgo talde independenteko zinegotziak), Jose Luis Garcia Urbistondo (Izurdiagako alkatea), Uharte Arakilgo, Lakuntzako, Arbizuko, Etxarri Aranazko, Bakaikuko, Iturmendiko, Urdiaingo, Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Bilduko zinegotziak, Arturo Carreño (IU-EBko Altsasuko zinegotzia), Javier Donlo (PSNko Altsasuko zinegotzia), Miguel Solis (PSNko Olaztiko zinegotzia).EkimenakBideo dokumentala prestatzen ari dira. http://olaztinerrausketarikez.blogspot.com/ bloga, hitzaldiak eta bestelako mobilizazioak sustatuko ditu plataformak.